Euskararen telebista Salestarretan | Salestarrak Magale Urnieta
Euskararen telebista

Euskararen telebista Salestarretan

Noticias

Euskararen Telebista, ostiralero sare sozialetan

Euskararen telebista jarri dugu abian Urnietako salestar ikastetxeko sare sozialetan. Gure artean euskarak urteko egun guztietan duela presentzia bermatzeko konpromiso gisa jaio da. Hori dela eta, ostiralero ale berri bat igoko da ikastetxeko Instagram eta Facebook kontuetara.

Bertan, gure hezkuntza komunitateko kide ezberdinak azalduko dira euskararen eta euskal kulturaren inguruko galdera labur batzuei erantzunez. Eskuz esku pasako dugun Euskararen Soka han eta hemen ibiliko da; ikasle, irakasle, guraso, administrari, garbitzaile, ikasle ohi… alde batera eta bestera pasatuz eta katramilatuz.

Urte berriarekin batera, urtarrilaren 12an eman zitzaion hasiera Euskararen Telebistari aurkezpen bideoarekin. Euskararen Normalkuntza taldeak bultzatutako kanpaina hau abenduaren 3an amaituko da; Euskararen Nazioarteko Egunean, hain zuzen ere. Bitarte horretan, ezagunak eta ez hain ezagunak egingo zaizkizuen aurpegiak agertuko dira ostiralero aipagai dugun txoko txiki horretan.   

AURKEZPEN BIDEOA

UNAX TELLETXEA

GORKA AZKARATE